Euskaraz bizi

Ikasleen Euskaraz Bizi taldea ikastegiarekin batera sortu zen. Batez ere, eguerdiko pausan, nahi duenarendako, animazio ezberdinak proposatzen dira (irratia, kazeta, eskulanak, kantua,…); helburua, maite dituzten gauzak euskaraz egin ahal izatea.

Hortik sortu dira KEI irratia edo KEIberri kazeta. Ikasturtez ikasturte garatzen ari diren proiektuak.

Euskaraz Bizik kanpoko euskal erreferenteen gomitak antolatzen ditu hilabetero; arlo guztietan gure hizkuntzan bizi diren erreferenteak gure haurrenganat hurbiltzea helburua denean.

Aurten, gurasoen Euskaraz Bizi taldea aktibatzea izanen da helburua.