Astearteetan bi astetatik behin eta ostegunero, azken orduan ikasleak tutoregotza taldeetan elkartzen dira. Izan ere, talde ttikiagoetan elkartzeak ahalbidetzen die lan pertsonalean aritzea, beti ere tutorearen eta kideen laguntza baliaturik. Ikasketei edota ebaluaketei loturiko kezkak argitzeaz gain, kolegio garaian eskuratu beharreko autonomia ere lantzen dute.
Gainera, tutoreak bere ikasleen segipen hurbila egiten duenez, azken hura ikasketetan zertan den jakiteaz gain, tutoregotza, bakoitzaren ongizatea segurtatzeko eta kezkak argitzeko unea izaten da ere bai. Beste modu batez erranda, trukaketa momentua.
Horrela, tutorea eta ikaslearen artean hurbileko harreman bat sortzeko aukera izaten da.
Tutoreak buruz buruko saio hauek kontutan harturik, baita ere irakasleekin loturak eginik, ikasle bakoitzaren gurasoekin biltzen da hiruhila bakoitzean, bildutako informazioak trukatzeko.
Bi hitzez laburbiltzeko, tutoregotza saioen helburua, ikasleen hurbileko segipena bermatze da, beraien ongizatea lehenetsiz.
