Inklusiorako Egitura Pedagogikoa
Sistema eskolarraren erronka nagusienetako bat aniztasuna kontutan hartzea da. Ikasle guziak desberdinak dira, bakoitzak bere gaitasun eta desgaitasunekin. IEP dispositiboak, ikasketetan behar bereziak dituzten ikasleen proiektuak bideratzea du helburu nagusia. Dispositiboari esker, ikasle hauek haien adineko gelakideekin ibilbide eskolarra segitzen dute, enbor amankomuneko gaitasunak landuz eta kolegio ondoko ikasketetarako prestatuz. Irakasle koordinatzaile batez eta lau laguntzailez osatua bada ere, kolegioko irakasle eta hezitzaile guziek esku hartzen dute dispositiboak bideratzen dituen proiektuetan.
