Kirol elkartea

Gure kolegioko kirol elkarteak Mugi du izena.

Eskola orduetatik kanpo, kirolaren praktika hedatzea du helburu, ikasleen arteko ezagutza bultzatuz, Seaskako bertze kolegioekin trukatzeko aukera eskeiniz, eta Euskal Herri osoko ikasleekin topaketak eginez.

Aktibitateak aire hartzeetan, 16:30etan kurtsoen ondotik ala asteazken arratsaldetan, eta, asteburuetan proposatuak dira.

Plangintza orokorra

  • Iraila – Abendua: Gelen arteko txapelketa.
  • Urtarrila – Martxoa: Pilota txapelketa eta Futbito.
  • Apirila – Ekaina: Aire baloi txapelketa edo Esku baloi txapelketa.

Aktibitate hauek proposamenak dira, ikasleen gogoen arabera edo proiektu berezi baten arabera aldatuak izan daitezke.

Ateraldiak

Urtarrila / Otsaila: Ski ateraldia.

Helburuak

  • Balore desberdinak garatu: ardura, elgarrekiko laguntza, autonomia, taldeko bizia, errespetua eta onarpena.
  • Gogoa duten ikasleei aktibitate desberdinak eta berriak proposatu.
  • Ikasleari, kolegioan duen pratika haratago eramateko aukera eman.
  • Ikaslearen motrizitatea garatu eta sustatu esperientzia berriak biziaraziz.
  • Adin eta genero desberdineko harremanak bultzatu.
  • Beste ikastetxeetako ikasleekin harremanak bultzatu.