Berriak

Ondarroarako ateraldia

Joan den irailaren 9, 10 eta 11an Ondarroarat joan ginen seigarreneko ikasleekin. Ateraldi honen helburua, gure ikastegirat ailegatu berri diren ikasleen arteko ezagutza bultzatzea da, baita irakasle eta ikasleen artekoarena ere; beti ere, euskarazko giro batean murgildurik. Horrez gain, kulturari, naturari eta historiari lotutako ezagutzak barneratzea ere gure xedeetan sartzen dira.

ondarroako ateraldia 12

Lehen egunean, Ondarroarat ailegatu bezain fite, gure puskak Gaztelekun utzi genituen eta Txominekin Radixu irratia bisitatu genuen. Bertan, ikasleek zuzeneko programan parte hartu zuten.

Ondotik, hondartzan piknikatu genuen eta arratsaldean, giro ezin hobean, Olinpiadak egin genituen hondartzan.

ondarroako ateraldia 13

Dutxa hartu arraun elkartean, eta afaria prestatu genuen Gaztelekun.

ondarroako ateraldia 0

Biharamun goizean, Saturraranen genuen hitzordua Mikel Etxaburu idazlearekin. Usaian bezala, ederki jakin zuen ikasleen arreta bereganatzen Saturrarango emazteen presondegiaren historia lazgarria kontatzeko.

Arratsaldean berriz, hitzordua Arraun elkartean genuen, arraunaren lehen urratsak (edo paladak) ematen ikasteko, eta kasu!! Badira ederki lotu ziren ikasleak eta agian ondoko urteetan estropadetan ikusiko ditugunak!

Arratsean, portuan den “Txitxin potxin” elkartean oilasko kurrian afaltzeko aukera ona izan genuen, eta ikasle baten urtebetetzea ospatu genuen.

ondarroako ateraldia 8

Ondotik, ondoan den Portuko Ranpa deskubritu genuen Txominekin eta, gaueko sorpresa izan genuen: Eneko Lamothe irakasleak kontzertu goxo eta bikaina eskeini zigun.

Eta azken egunean, goizean, Victor Uribe arrantzale ondarrutarrua eta bere familiarekin, arrantza mundua ezagutzeko aukera izan genuen… Ondarroako euskalkian!! (Mikelen itzulpen lagungarriekin!)

ondarroako ateraldia 11

Hondartzan bazkaldu, eta kolegiorat itzuli finkatutako helburuak beteta!